AURKIKUNTZA EGONALDIAK
NAFARROA-EUSKADI Martxoa-Abendua 2013

Egonaldiez gain, pedagogia trinkoko ekintzak garatzen jarraitu nahi dugu. Aurkikuntzak, iraupen motzagoko ekintzei deitzen diegu, “konpromiso gutxiagokoak” baina egunerokotasunetik lekualdaketa bat ekartzen dutenak. Ekintza hauek errutina hausten dute eta aukera ezberdinak zabaltzen dizkiete haur eta gazteei. Leku berriak, ekintza posibleak, adiskideak, harreman moduak eta ostarteak ezagutzen dituzte.

Aurkikuntza hauek egun bakarrekoak dira (piragua, irteerak, bisitaldiak, arte tailerrak aire librean, igerilekua…), edota hainbat egunetakoak (etxeek, normalean elkarbizitzen duten adingutxikoekin antolatzen dituzten egonaldiak, baina pare bat egunez “agertokiz” aldatzen dutenak, zaldian aritzen dira, itsasoan bainatzen dira,…).

50 bat adingutxikok parte hartzen dute ekintza hauetan, eta eurekin, heziketa-harreman berriak eratzen eta indarra gehiagotzeko proposamen berriak eraikitzen hasten dira.