EGONALDIA 3
   
JAIZKIBEL 2008ko Maiatzaren 19tik 23ra

 

Beste egonaldietan bezala, aurreko pausuak eman ondoren (elkarrizketak burutu, hautagaien aukeraketa egin, gizarte-heziketa kontratua sinatu, erosketak egin eta taldearekin prestaketa-ekintzak burutu), Irungo tren geltokitik Jaizkibelerantz abiatu ginen bost gazte eta bi hezitzaileak.
Goizetan kala garbiketak, sastraka garbiketa, bidexkak ireki eta eraikuntza baten txukunketa lanak egin genituen, (aldez aurretik Hondarribiko Udaleko arduradun batekin hitzartutako lanak). Arratsaldez taldeak atondutako bazkariaren ostean, aisi jarduerak (bainua, arrantza, jolasak…) eta artearekin lotutako sormen jarduerak burutu genituen. Euria zein eguzkia izan genuen, baina kanpin dendetan lo egin genuen bestelako eraikuntza-babeslekuren beharrik izan gabe. Oraingo honetan beste egonaldietan baino gutxiago ibili ginen, halere, Donostiara neka-neka eginak iritsi ginen, baina nekeak ez zigun surfaz gozatzea galarazi.
Jaizkibelen bizitako egun hauetan, isolamendu sentsazioa izugarria izan zen. Gazteentzako ere leku berri bat, egoera berri bat, aukera berri bat izan zen, ibiliz, jolastuz, lan eginez, hitz eginez, abentura hau biziz beraientzako eta komunitatearentzako aritzea garrantzitsua izan zen.
Hurrengo astean talde-itxierako saioa eta erreferentziazko hezitzaileekin banakako ebaluaketak burutu genituen.
 
Egonaldian burututako lana:
•  Jaizkibeleko kala garbiketa
• 
sasi-garbiketa bide inguruetan
• 
eraikuntza baten txukunketa
Jolas eta bizikidetza ekintzak:
•  arrantza
• 
bainua
• 
training
• 
bazkaria prestatu, harrikoa egin, gaua                         prestatu,…
•  azken egunean, Zurriolara iritsi eta surf ekintza