FORMAKUNTZAREN EDUKIA:

•  Modulu teoriko-praktikoa: 2008ko apirilak 11
(ostirala 10:00etatik 17:00etara)
- Sarrera: Pedagogia aktiboa eta Proiektuaren Pedagogia.
- Haustura egonaldiak: zer, zergatik, nola.

•  Bizipeneko modulua: 2008ko apirilak 11-12
(ostiraleko 18:00etatik larunbateko 17:00etara)
- Jaizkibelen hezitzaileekin egonaldia. Bizikidetza.
- Arte-lanak.

EGONALDIKO JANARI ETA GARRAIOA: 25€


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hausturak-Pedagogia Intentsiboa izendatzen dugun proiektuak, gizarte hezkuntzako prozesuetan murgilduta dauden gazteei esperientzia adierazgarriak eskaintzeko, metodozko baliabideak sortu nahi ditu. Norberaren egoeraren inguruan, ikastaldi eta hausnarketa prozesuen alde egin ditzaketen “hausturak” antolatzea da asmoa.

Egonaldi hauek, heziketa harremanean denbora eta espazioa biziagotzeko asmoa dute (hainbat egun edo astez oinezko ibilaldiak, itsas ibilaldiak, eta abar).

HeziZerb elkartean, ideia honekin hainbat esperientzia garatu ditugu, eta 2006. urtetik hona, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, metodologia hau partekatzen eta hedatzen ari gara gure lurraldeko baliabide eta erakundeekin.

Lankidetza proiektu honen eremuan, ondorengoei zuzenduriko doako formakuntza bat eskaintzen dugu: Gizarte-hezitzaileak, irakasleak, maisuak, Aisialdiko begiraleak, gizarte-langileak, psikologoak, ikasleak eta nerabeekin harremana duten profesional guztiak.

AZKEN IZENEMATE DATA: 2008KO APIRILAK 7
(PLAZA MUGATUAK)


Info. +: 943 326784
hausturak@hezizerb.net

FORMAKUNTZA