Ezagutzaren sozializazio parte bezala jendaurreko informazio saioak burutzen ditugu. Hauetan, 2006. urtetik Hausturak prozesuaren berri ematen dugu, metodologia azaldu eta hurrengo egonaldiak zehazten ditugu.

Bilera hauek hausnarketak partekatzeko, pedagogia intentsiboko kultura bat sustatzeko eta egonaldiak hedatu eta izenemateak bizkortzeko balio dute.

Bilera hauez gain, proiektua, interesaturik dauden pertsona askori pertsonalki azaldu diegu.

JENDAURREKO INFORMAZIO SAIOAK

1. saioa: Donostia. Gaztegune.
2007ko irailak 19: Gizarte-ekintzaren profesionalak.

2. saioa: Donostia. Gaztegune.
2008ko otsailak 29: Gizarte-ekintzaren profesionalak.

3. saioa: Donostia. Gaztegune.
2008ko apirilak 3: Eskola-esparruko profesionalak.

4. saioa: Ordizia. Berritzegune.
2008ko maiatzak 27: Irakasleak eta orientatzaileak.

Sozializazio eginkizun honetan jendaurreko aurkezpen bat egiteko aukera izan genuen: “Haur, nerabe eta gazteei buruzko 1. Biltzarra: Herritar eskubidedunak ”. Biltzar hau 2007ko martxoaren 6tik 7ra ospatu zen Donostiako Kursaal Elkargunean.