|
Aldez aurretiko elkarrizketak burutu, gizarte-heziketa kontratua sinatu eta osatutako taldearekin prestatze-ekintzak burutu ondoren, gazte eta hezitzaileak Jaizkibelerantz abiatu ziren (Jaizkibeleko kala). Han goizetan, mantentze-lan ekologistak (Hondarribiko mendi-zinegotzigoaren enkarguz) burutu zituzten, arratsaldetan aisi -jarduerak burutu zituzten (arrantza, bainua, txangoa…) eta kanpin-dendetan egin zuten lo, bertan dagoen babesleku baten aldamenean. Gertu egon arren, isolamendu sentsazioa nabaria izan zen. Oso garrantzitsua da bi dimentsioak uztartzea: jolasa eta abentura eta komunitatera zuzenduriko lan emankorra. |
|
   |
|