HeziZerb, hezkuntza, kultura, gizarte zerbitzuak eta garapen komunitarioko arlotan lan egiten duen irabazasmorik gabeko elkarte bat da. Haur eta gazteentzako ekipamenduak, gune irekiko programak (kale heziketa), nazioarteko elkartrukaketak, familia heziketa, aholkularitza, gizarteratzea, pedagogia intentsiboko proiektuak, ekintza kulturalak eta helduen heziketa kudeatzen esperientzia daukagu eta garapen lokal eta komunitarioko proposamenak ere sustatzen ditugu.





 

 

 

 

 

 

 

 


Gizarte-hezitzaile talde bat eta haustura-egonaldien planteamendu batzuk garatu ditugu, eta haur eta gazteen zerbitzu eta baliabideentzat interesgarri izatea espero dugu.
2010 urterarte, Pedagogia Intentsiboa izendatzen dugun gizarte-heziketa metodologiaren proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Giza Eskubideak eta Gizarteratzea) laguntzarekin burutu dugu. 2010 urtetik aurrera, Europar Fondoen baitan dagoen Poctefa Programari esker “Lazos-Liens-Loturak” proiektuarekin mugazgaindiko izaera hartu du, Gipuzkoaz gain, Araba, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetara zabalduz.