Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sailaren laguntza eskertzen dugu

   
EGONALDIA 10
URBASA MENDILERROA 2013ko Maiatzaren 8tik 11ra

Pedagogia Intentsiboko kultura hau jarraituz, oraingoan Urbasara “ibilaldi” bat prestatu genuen. Oso beranduko udaberri batean, mendilerroko ur erreserbak leporaino beterik, pagondoen hostoak ateratzeko prest, zaldi taldeak antolatzen zebiltzala… Gasteiz, Lodosa, Iruñea, eta Barañaingo 6 gazte eta 2 hezitzailek (hautagaien 14 elkarrizketa burutu ziren), gizon eta emakume talde hau osatu zuten; elkar ezagutzen ez zuten pertsonak, baina zalantzak, sua, elikagaiak eta lana partekatzen jakin izan zutenak. Guardaren Etxea, Santa Marinako babeslekua eta Severinoren bordaren inguruan ibilbide bat burutu genuen, beti Emilio eta Jonen babes eta arretaren pean, hauek, basoetako iratxoek egin ohi duten bezalaxe babestu bait gintuzten.

Mendi-bideetako ur mozketak garbitu genituen, auto bide bat bakandu genuen (neguko denboraleek zuhaixka eta zuhaitzak zapaldu zituzten, ez dirudien arren elurrak pixatzen du) eta Eltxoen Iturria garbitu genuen, eta Baquedanoraino bidea “orraztu” genuen. Berrantolatzen zioazen zaldi taldeekin, ardiekin eta artzainekin topo egin genuen. Guztientzat izan da “etenaldi” bat, modu ezberdinean gauzak ikusi daitezken “denborarik gabeko denbora” bat (Benedetti) eta hobeto itzuli, pisatzen ez duten gauza horiez betetako motxilarekin.

     



Bitácora koadernoa 1

Bitácora koadernoa 2