Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sailaren laguntza eskertzen dugu

   
EGONALDIA 11
URBASA MENDILERROA 2013ko Urriaren 28tik 31ra

Pedagogia Intentsiboko kultura hau jarraituz Urbasara beste “ibilaldi” bat antolatu genuen, azkar negu bihurtzen den udazken batean. Eta noski, perretxikoak usteltzen dituen euriaz ez ginen libratu. Oraindik ganadua geratzen da mendilerroan, jada ez asko, behor batzuk San Andres-ak arte geratuko dira. Ibilaldian 5 gaztek parte hartzen dute (beste 2 gaztek, bertan behera uzten dute hasi aurretik). Danimarkako boluntario gazte batek (SVE) eta ANNFko bi hezitzailek ere parte hartzen dute. Aldi honetan, desplazatzeko, ibilgailu baten laguntzaz baliatzen gara. Eltxoen Iturria garbitzen dugu, baita mugikortasun murritzeko pertsonen ibilbidea ere, eta hainbat ura-ebaketa mendi-bideetanm Montañeros babeslekurarte. Mila esker, Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sailaren laguntzari, Eugenio zaindariari… Jon faltan botatzen dugu, jada ez bait dago Urbasako taldean aurrekontu-akordioengatik… Hausturak-Rupturas talde honek oso ondo funtzionatzen du, gogor lan egiten da eta Borda Severino -ko bizikidetza oso positiboa da. Batzuk, oaisaiaz jabetzen dira eta euren bizitzetan sentsazio berdin horiek bilatzea erabakitzen dute. Paisai ederrak bilatuko dituzte.