|
Guztia antolatu ondoren (hautagaien aukeraketa, elkarrizketak, erosketak, doikuntzak egitea), tren geltokian bildu ginen denak Jaizkibelera igotzeko. Urteko garai honetako denborale, hotz eta argi eskasarengatik kezkatuta geunden, baina Hondarribiko Udalak adeitasunez, Guadalupeko Gotorlekua eskeini zigun kanpamentu bezala erabiltzeko. Kalak garbitu genituen eta bertan aurkitutako objektuekin, Lan Art, elementu naturalekin sortzen den artea…, egin genuen. Eskalada eremu batetako sarbidea ere sasiz garbitu genuen eta antzinako zenbait babeslekutan pasatu genuen gaua. Oinez asko ibili ginen eta euria eginagatik ere Zurriolara erromesen antzera iritsitakoan, Surfa egin genuen. Gertu geunden baina isolatuta egon ginenaren sentsazioarekin. Oinez ibili, sortu, hitz egin eta garbitu genuen. Neguari gaina hartu genion. Itzultzerakoan, talde-itxiera eta erreferentziako hezitzaileekin banakako ebaluaketak burutu genituen. |
|
   |
|