EGONALDIA 4
 
JAIZKIBEL 2009ko Maiatzaren 26tik 30era

Laugarren egonaldi honetan ere, lehenengo pausuak eman ondoren, hau da, gizarte-heziketa kontratua sinatu eta osatutako taldearekin prestatze-ekintzak burutu ondoren, gazte eta hezitzaileak Pasaia Donibanen elkartu ziren hemendik Jaizkibelerantz abiatzeko. Beste egonaldietan ez bezala, oraingoan Hondarribiarantz joan behar zuten, eta bertan amaitu. Oraingoan, ibilbidea eta ibiltzea berak izango ziren bete beharreko lana. Pasaiatik Hondarribirainoko ibilbide bat balizatu, koordenada eta mapa bidez markatu eta argazki, grabaketa, bideo zein idatzien bidez dokumentatu behar zuten, guzti hau gazteen ikuspegitik noski. Gerora beraiek burututako lana interneten bidez ikusteko aukera izango da eta nahi duenak erabilgarri izango du gida hau.
Lan guzti hau batik bat goizetan burutzen zuten, gehienez arratsaldez jasotakoaren antolaketa egiten zen, baina arratsaldetan arrantza, bainua, esnorkel-a, jolasak, denbora pasa eta artearekin lotutako sormen jardueraren bat egin zuten. Oraingo honetan, arteari denbora gutxiago eskaini zaio, berez gida ekoizpen bat badelako eta hemen metatu direlako ahalegin gehienak.
Lehenengo egun euritsu eta gogorra gainditu eta gero, ondorengo egunetan eguzki eta bero etengabeak izan genituen, berotuta baina naturaz hobeto aukera ahalbidetu zigun. Nahiz eta ibilbidea sekula baino gogorragoa izan, egin beharrak distraitu eta eramangarriagoak bihurtzen zituen etapak.

Lehen aipatutako arrantza, bainua, eta abarrez gain, dokumentazio lanak bukatu ondoren, azken egunean urpekaritzako ekintza bat egin zuten, Kantauri kostako urpeko bizitza hobe ezagutuz eta kirol honekin lehen harremana edukiz. Oso gustagarria eta berritzailea iruditu zitzaien gazteei.

 

Bertan igarotako egun hauetan, isolamendu sentsazioaz gain, lan bat hasi eta bukatzearen ardura, eta konpromisoa gogoz hartu zuten gazteek, motibazio handia azalduaz; gerora nahi duenak beraiek egindako lanarekin ikasi eta gozatu ahalko dutenaren sentipen betegarria bizitzeko aukera izan zuten. Beraientzako eta komunitatearentzako aritu dira lanean, enkargu bat burutuz, baina gozatuz, sufrituz, jolastuz, ikasiz eta beraien burua hobe ezagutuz, hau da guzti honen ezaugarritako bat.
Egonaldia amaitu ondoreneko astean, talde-itxierako saioa eta erreferentziazko hezitzaileekin banakako ebaluaketak egin genituen.


 
Burututako lanak:
Jolas eta bizikidetza ekintzak:

BITAKORA KOADERNOTXOAK

azken-bideoa
making off

•  ibilbidearen balizamendua
•  argazki eta ikus-entzunezko dokumentazioa
•  GPS bidezko señalizazio eta identifikazioa
•  bide zatiak garbitu….

•  arrantza
•  bainua
•  cinting
•  trekking
•  bazkaria prestatu, harrikoa egin, gaua prestatu…
•  azken egunean urpekaritza ekintza