EGONALDIA 5
 
JAIZKIBEL 2010eko Maiatzaren 31tik Ekainaren 4era

Bosgarren egonaldi hau berezia izan da, izan duen mugazgaindiko izaeragatik. “Lazos-Liens-Loturak” (Poctefa) proiektuaren baitan, Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Pirinio Atlantikoko gazteei haustura egonaldi honetan partehartzeko eskaintza zabaldu bai zaie. Azkenik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako 8 gaztek parte hartu dute egonaldi honetan. Lehenengo pausuak eman ondoren (elkarrizketak burutu, hautagaien aukeraketa egin, gizarte-heziketa kontratua sinatu, erosketak egin eta taldearekin prestaketa-ekintzak burutu), Irungo tren geltokitik Jaizkibelerantz abiatu ginen zortzi gazte eta bi hezitzaileak.
Goizetan burutu beharreko lana, Hondarribiako ingurugiro zinegotziarekin itzartutakoaren arabera, kala edo itsasertzetako garbiketa (20 zabor poltsa industrial baino gehiago jaso ziren) eta bidexken garbiketa izan da. Arratsaldetan berriz, arrantza, bainua, urpekaritza, jolasak, etab., egiteko aprobetxatzen genuen. Alor artistikoa, arrantzarako tresnak sortzera bideratu da batik bat.
Egonaldi honetan, talde dinamika oso aberatsa eta interesgarria izan da, kontutan hartuta partaide kopurua, jendetsuena izatean, elkarrekintza gehiago ahalbidetu ditu.
Bestalde, lehenengo goiz euritsua kenduta, oso eguraldi eguzkitsua izan dugu, aisialdirako ekintzak , batipat uretakoak, eta paisaiaren zein lurraldearen gozamena errazten zuen heinean, lanerako eta ibiltzeko uneak gogortuz.

Azkeneko gauean, taldeak leku paregabe batean dagoen borda eder batean pasa zuen gaua, berez berezia den azken gaua magikoagoa eginez.
Azken eguna berriz, Pasaia eta Donostia arteko bidea oinez egin ondoren, surf ekintza batekin amaitu zen.

 

Azkenik, egonaldia amaitutzat eman genuen erreferentziazko profesionalak eta gazte bakoitzarekin alde batetik eta gazte talde osoarekin bestetik itxiera egin eta gero.
Ebaluaketak jaso ondoren, parte hartu duten gazteek aipatzen dutenetik zera nabarmentzen dugu: “Taldean lan egiten ikasi izana, gauzak gehiago baloratzen ikasi izana, ardura eta errespetua areagotu, deskonektatzeko lagundu diela, leku berriak ezagutzeko, pertsona ezberdinak, esperientzia berriak bizitzeko, hala nola, arrantza egin, surfa, “hainbeste” ibili, mendian lo egin, etab., eta gainditze ahalmena garatzeko besteak beste”.


Egonaldian burututako lana:
Jolas eta bizikidetza ekintzak:

BITAKORA KOADERNOTXOAK

•  Jaizkibeleko kala garbiketa
•  sasi-garbiketa bide inguruetan

•  arrantza
•  bainua
•  training
•  bazkaria prestatu, harrikoa egin, gaua prestatu…
•  azken egunean, Zurriolara iritsi eta surf ekintza