EGONALDIA 6
 
JAIZKIBEL 2010eko Azaroaren 2tik 6ra

Seigarren egonaldi hau, aurrekoa bezala, muga-gaindiko “Lazos-Liens-Loturak” (Poctefa) proiektuaren barruan kokatzen da. Berriz ere Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Pirinio Atlantikoko gazteei haustura egonaldi honetan partehartzeko eskaintza zabaldu bai zaie. Azkenik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoetako gazteek parte hartu dute egonaldi honetan, 4 hain zuzen ere, (hasera batetan 5 zirenak).Ohikoa den bezala, lehenengo pausuak burutu genituen (elkarrizketak, hautagaien aukeraketa egin, gizarte-heziketa kontratua sinatu, erosketak egin eta taldearekin prestaketa-ekintzak burutu); aipatzekoa da sekula baino mantsoago eta zailagoak izan direla “prestaketa pausu” hauek, agian muga-gaindiko dimentsioa dela eta, edo azaroan zelako…, ez dakigu, baina irakaspen handia izan direnaren errezeloa badugu behintzat. Gauzak honela, Irungo tren geltokian 5 gazte azaldu beharrean 4 agertu ziren eta hauekin eta bi hezitzaileekin Jaizkibelerantz abiatu ginen.
Goizetan burutu beharreko lana, Hondarribiako ingurugiro zinegotziarekin itzartutakoaren arabera, kala edo itsasertzetako garbiketa eta “lan-berdea” orokorrean ziren, eta azken bi egunak igarotako txabolaren jabeekin itzartutako konponketa-mantenu lanak . Arratsaldetan berriz, arrantza, onddo bilketa, jolasak, etab., egiteko aprobetxatzen genuen. Alor artistikoa, Hausturaken inguruko hip-hop kanta bat sortzea eta grabatzea izan da batik bat.
Egonaldi honetan, talde dinamika oso berezia izan da, egon denik esan badaiteke, zeren eta 5 gazte eta bi hezitzailek osatutako taldea beharko zukeenak, lau gazterekin hasi eta bigarren egunerako bi gaztek egonaldia utzi zuten. Halere Hezitzaileek beste bi gazteekin lan ona egin zitekeela ikusirik, egonaldiarekin aurrera jarraitu genuen.

               

Bestalde, azaroa izateko eguraldia ona izan dugu, hego haizea, tenperatura goxoak eta euri apur bat besterik ez, honek, berez zail egiten ari zen egonaldia erraztu edo arindu duelarik eta mendiaz zein itsasoaz gozatzeko aukera paregabea eman digu.
Egonaldiak izan dituen gorabeherak medio eta talde zein arduradunak erabakitakoaren arabera, azken egunean, Jaizkibeletik Pasai Donibanera oinez joan, hemendik Pasai San Pedrora txalupan pasa eta ondoren Donostiara autobusez iritsi zen taldea eta bertan eman genion egonaldiari bukaera bestelako ekintzarik burutu gabe.

 

Azkenik, egonaldia amaitutzat eman genuen erreferentziazko profesionalak eta gazte bakoitzarekin itxiera bilera egin eta gero, oraingo honetan ez dugu itxierako talde bilerarik burutu.

Egonaldi honetan gorabehera dezente izan badira ere, itxiera bileretatik ondoriozta genezake, gazte guztiek (bigarren egunean alde egin zutenek ere) beraien haustura pertsonala izan dutela, batzuek egonaldian zehar, besteek egonaldi zati eta ondorenean… Beraz, zailtasunak-zailtasun, denontzat irakaspen handia izan eta bide onean gaudela sentitzen dugu.


Egonaldian burututako lanak:

 

Jolas eta bizikidetza ekintzak:

BITAKORA KOADERNOTXOAK

ARTE LANA

•  Jaizkibeleko kala garbiketa
•  Txabolaren konponketa eta mantenu lanak

•  Arrantza
•  Training

•  Onddo bilketa
•  Bazkaria prestatu, harrikoa
egin, gaua prestatu…
Hausturak Hip-hop kanta