| ![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EGONALDIA 7 |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
SANTIAGO BIDEA 2011ko Maiatzaren 24tik 28ra |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaizkibelen hainbat egonaldi burutu ondoren, beste bide batzuk miatzera animatu gara… Orreagatik Lizarraraino 4 egunetan oinez joatea da gure helburua. Oraingoan bakartzea gutxiago nabarituko da, baino gazteek, bidean zehar, pertsona interesgarri asko ezagutzeko aukera izango dute. Zazpigarren egonaldi hau muga-gaindiko “Lazos-Liens-Loturak” (P octefa -Feder ) proiektuaren barruan kokatzen da eta Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Pirinio Atlantikoko gazteei haustura egonaldi honetan partehartzeko eskaintza zabaldu zaie. Azkenik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako gazteek parte hartu dute. Egonaldiaz gain, nabarmendu behar da, honen eragina, hautagaiekin burutu ohi dugun lehen elkarrizketan hasi eta ebaluaketa saio ezberdinekin bukatzen dela. Azkenik 4 gaztek parte hartzen badute, honek esan nahi du elkarrizketatutakoak 8 izan zirela, eta ekintza horrek euren bizitzetan zer edo zer “mugitzeko” balio izan zuela. Azkenik, egonaldia amaitutzat eman genuen, itxiera-bilerak, batetik erreferentziazko profesionalekin eta gazte bakoitzarekin eta bestetik gazte talde osoarekin burutu eta gero. Ebaluaketak jaso ondoren, gazte partehartzaileek hainbat gauzen artean aipatzen dutena azpimarratzen dugu: “taldean lan egiten ikastea; gauzak gehiago baloratzea; erantzukizun eta errespetu gehiago eureganatzea; deskonektatzeko balio izan diela, toki eta pertsona berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko eta beste hainbat gauzen artean, gainditze ahalmena garatzeko”. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|