EGONALDIA 8
 
JAIZKIBEL 2011ko Ekainaren 7tik 11ra

Oraingo honetan Jaizkibelera bueltatzen gara, gertuko lurraldea da hau baina taldeari bakardaderako aukera eskainiko diona. Muga-gaindiko “Lazos-Liens-Loturak” (P octefa -Feder ) proiektuaren eremuan, Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Pirinio Atlantikoko gazteei, haustura egonaldi honetan partehartzeko eskaintza zabaltzen zaie, eta azkenik 6 gaztek parte hartzen dute (12 elkarrizketa burutu ondoren). Lehenengo pausuak burutu ondoren (elkarrizketak, hautagaien aukeraketa egin, gizarte-heziketa kontratua sinatu, erosketak egin eta taldearekin prestaketa-ekintzak burutu), sei gazteak eta bi hezitzaileak Irungo tren geltokian bildu ginen, Jaizkibel mendirantz abiatzeko asmoz. Bertan, g oizetan burutu beharreko lana, kala edo itsasertzetako garbiketa izaten zen batetik (Hondarribiako udaleko ingurugiro zinegotziarekin itzartutakoaren arabera, eta non bertan 20 zabor-poltsa industrial baino gehiago jaso zirelarik) eta bestetik, bidezidorren bat garbitu eta arintzea. Arratsaldetan aldiz, arrantza, jolasak, bainua, eta urpean aritzeari etab. ekiten genion. Alor artistikoa, arrantza egiteko tresnei zuzenduta egon da.
Egonaldi honetan, talde-dinamika oso aberatsa izan da eta elkarreraginak asko izan dira.

Azkenik, egonaldia amaitutzat eman genuen, itxiera-bilerak, batetik erreferentziazko profesionalekin eta gazte bakoitzarekin eta bestetik gazte talde osoarekin burutu eta gero.
Ebaluaketak jaso ondoren, gazte partehartzaileek hainbat gauzen artean aipatzen dutena azpimarratzen dugu: “taldean lan egiten ikastea; gauzak gehiago baloratzea; erantzukizun eta errespetu gehiago eureganatzea; deskonektatzeko balio izan diela, toki eta pertsona berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko (arrantzatu, surf-a egin, oinez “hainbeste” ibili, mendian gaua igaro, eta abar) eta beste hainbat gauzen artean, gainditze ahalmena garatzeko”.

           

Egonaldian burututako lanak:
•  Jaizkibeleko kala garbiketa
•  Txabolan egokitzapena – teilatu konponketa.

Jolas eta bizikidetza ekintzak:
•  Arrantza, sukaldaritza, land art, kaletan paseoak, surf-a.

BITAKORA KOADERNOTXOAK
Hezitzaileek idazten dute 1
Hezitzaileek idazten dute 2