Azkenik, egonaldia amaitutzat eman genuen, itxiera-bilerak, batetik erreferentziazko profesionalekin eta gazte bakoitzarekin eta bestetik gazte talde osoarekin burutu eta gero. Ebaluaketak jaso ondoren, gazte partehartzaileek hainbat gauzen artean aipatzen dutena azpimarratzen dugu: “ezezagunak ziren pertsonekin taldea osatu izana eta talde giro ona lortzea; taldean lan egiten ikastea; gauzak gehiago baloratzea; norbere burua hobeto ezagutzen ikastea; erantzukizun eta errespetu gehiago heureganatzea; deskonektatzeko balio izan diela, toki eta pertsona berriak ezagutu eta esperientzia berriak bizitzeko eta beste hainbat gauzen artean, gainditze ahalmena garatzeko”.
     
     
                 
EGONALDIA 9
SANTIAGO BIDEA 2012ko Ekainaren 2tik 8ra

Lehengo urteko esperientziari jarraipena eman asmoz, aurten ere Santiagoko Bidearen inguruan “Hausturak”-eko 9. egonaldia proposatu genuen Ekainaren 2-tik, 8-ra. Iaz Orreagatik-Lizarrara egindako bideari segida emanez, Lizarratik-San Juan de Ortegara (Burgos) hain zuzen ere. Egonaldi hau, muga-gaindiko “Lazos-Liens-Loturak” (Poctefa-Feder) proiektuaren barruan kokatzen da eta Gipuzkoako, Nafarroako, Arabako eta Pirinio Atlantikoko gazteei haustura egonaldi honetan partehartzeko eskaintza zabaldu zaie. Azkenik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako gazteek parte hartu dute. Egonaldiaz gain, nabarmendu behar da, honen eragina, hautagaiekin burutu ohi dugun lehen elkarrizketan hasi eta ebaluaketa saio ezberdinekin bukatzen dela. Azkenik 6 gaztek parte hartzen badute, honek esan nahi du elkarrizketatutakoak gehiago ere izan zirela, eta ekintza horrek euren bizitzetan zer edo zer “mugitzeko” balio izan zuela.

Lehenengo pausuak burutu ondoren (elkarrizketak, hautagaien aukeraketa egin, gizarte-heziketa kontratua sinatu, erosketak egin eta taldearekin prestaketa-ekintzak burutu), 6 gazteak eta 2 hezitzaileek Lizarran egin genuen zita egonaldiari hasiera emanez. Behar diren akreditazioak egin eta behin bideari ekin eta gero, bertako martxa, ohiturak eta abar ezagutzen joan ginen; erromesekin, ostatu ematen zigutenekin eta herritarrekin harremanetan jartzeko aukera eta beraiekin hitz eginez esperientzia eta ikuspegiak elkarbanatzeko parada izan genuen. Bizitzen ari ginen esperientzia hau guretzako bakarrik gera ez zedin, Facebook-en ere kronikak idatzi genituen eta bide batez gurekin batera bidea “egiteko” aukera zabaldu. Aurreko urteko egonaldiarekin alderatuz, bi egun gehiago eman izanak, “Bidean” (eta honek suposatzen duenean) sakonago murgiltzeko aukera eman zigun, talde bizitza aberastuz era berean. Halere, nekeak-neke, honi jarraipena emateko gogoa areagotu zitzaigun partaideei. Azkeneko egunean, Burgos-eko San Juan de Ortegan eman genion amaiera azken etapari.

 

           

Egonaldian burututako lanak:
•  Santiago Bideko grabaketak eta argazkiak.
•  Facebook-en kronikak.

Jolas eta bizikidetza ekintzak:
•  Aterpetxeetan sukaldatu, beste erromesekin mintzatu, herriak bisitatu.

BITAKORA KOADERNOTXOAK
Gazteek idazten dute 1
Gazteek idazten dute 2
Gazteek idazten dute 3
Gazteek idazten dute 4
Gazteek idazten dute 5

Los educadores escriben 1
Los educadores escriben 2